EZAGUTU ZURE HIRIA
“Ezagutu zure hiria” programaren helburua hondarribiarrari bere hiriaren historia eta ondarea ezagutaraztea da.
Horretarako, proiektu bat diseinatu zen hitzaldi zikloak oinarri hartuta, gai bakoitzeko aditu baten eskutik, Hondarribiko askotariko ondare material eta inmaterialaren alderdiak modu atsegin eta lasaian ezagutarazteko. Osagarri gisa, azaldutako gaiarekin lotutako bisita gidatu bat egiten da.
Hitzaldi ziklo bakoitza urritik martxora bitartean egin ohi da, hilean behin.
Herritarren artean harrera oso ona izan duen ekimen hau 2015eko urrian hasi zen eta ordutik 25 hitzaldi eta bisita baino gehiago egin dira.
Jarraian, orain arte egin diren edizio guztiak kontsulta daitezke.
2023
2022
2020
2019
2018
2017
2016
2015