ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunea
ARMA PLAZA Hondarribi hiriaren kultur baliabideak hedatzeko helburuarekin sortutako gunea da. Arma plaza 9an kokatua, Karlos V gazteluaren parean (egun Turismo Paradorea), hirigune historikoaren erdi-erdian, 2010ean inauguratu zen. Hondarribi hiriaren Kultur eta Turismo Informazio Gunea da.
Bere heblburu nagusia hiri osoa multzo gisa dinamizatzea da, harresien barneko hiria eta harresiaren kanpoaldean gelditzen den zatiaren arteko erlazio historikoa erakutsiz.
ARMA PLAZARA BISITA
ARMA PLAZA gure erreferentea, topagunea eta hiriaren aurkezpen-txartela da.
Hiri osoan barrena egiten diren bisita kulturalen abiapuntua da. Hondarribiko historia ezagutzera eman nahi dugu, Gotorleku gisa izan duen garrantzia, Portu auzoak izan dituen erabilera ezberdinak (arrantzaleen auzoa, La Marina auzoa izenaz ere ezaguna) beren aberastasun eta berezitasunekin, baita udalerria kokatzen den ingurune naturala ere, ondare baliabide guztiekin
Erakusketa, topaketa eta heziketarako lekua da. Ikasketa aktiborako leku bat sortu dugu eta gune didaktiko bat egituratzen da, bisitarien parte-hartzea sustatzeko eta bertako komunitatea eta tokiko elkarte-sarea uztartuko dituena. Komunitateko taldeen eta kideen parte-hartze aktiboa bilatzen dugu, Hondarribiko udalerriaren legatu historiko eta kultural bereziari balioa eman eta kontserbartzeko.
ESPAZIOA
Behe solairua. Bisitarien arreta-gunea eta produktuen erakusketa-salmenta gunea
Beheko solairua herritarrari eta bisitariari arreta emateko gune bezala ulertzen da, hiriko eta eskualdeko askotariko informazio kultural eta turistikoa eskainiz. Itsas Etxea Auditoriumaren sarrera aurreratuen salmenta gunea da. Bisitariari lau hizkuntzatan ematen zaio arreta: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Horrez gain, eremu honetan, gure historiara hurbilduko zaituzten artikuluak ikusgai aurkituko dituzu gure merchandising kulturalari esker, beste produktu batzuen artean, Hondarribiko artisauek egindako piezak barne hartzen dituelarik.
Era berean, kartografia historikoaren lamina ugari, grabatuak, baita ospe handiko hiriko artisten marrazkiak eta akuarelak ere.
Osagarri gisa, ñabardura ugari dituen hiriko historian murgiltzeko lagunduko zaituzten liburuak aurkituko dituzu.
Lehen solairua. Erakusketa iraunkorra.
Lehendabiziko solairuaren helburu nagusia hiria bere osotasunean dinamizatzea da erakusketa iraunkor baten bidez, harresien barneko hiria eta harresien kanpoan gelditzen den zatiaren arteko harreman historikoa nabarmenduz “Harresi Gardena” kontzeptuaren bidez.
Bisitariak informazioa euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta japonieraz aurkituko du.
Bigarren solairua: Ikus-entzunezkoen aretoa eta balio anitzeko lekua
Solairu honetan herriaren adierazgarri diren zenbait pertsona azaltzen dituen ikus-entzunezko interesgarri bat ikusi daiteke.
Hondarribiko historia aberatsa eta ondarea hondarribiarrek beraiek kontatu dute, askotariko ikuspegietatik (historikoa, etnografikoa, artistikoa, etab.).
Eremu honek aukera ugari eskaintzen ditu etorkizunean hainbat aldi baterako erakusketak (ikusi aldi baterako erakusketak), jarduera programak, hitzaldiak eta beste erakunde batzuekin topaketak burutzeko, zentroaren eskaintza berritzeko ahalbidetzen gaituena.
ARMA PLAZA itxita egongo da hurrengo egunetan
Urtarrilak 1 Urtarrilak 6 |
Irailak 8 Abenduak 25 |