Hondarribian, 2023ko urriaren 24a
ARMA PLAZA Fundazioak bultzatutako EZAGUTU ZURE HIRIA programaren barruan, 05. Koadernoa argitaratu dugu. Hondarribiko Ama Guadalupekoari buruzko alderdi ezezagunak eta ziurtasunak. Egilea: María Teresa Elosegui Parrella.
Argitalpen honek Hondarribiko Ama Guadalupekoa eta Hondarribiko Jaizkibel mendian dagoen santutegia ditu aztergai. Ez dago Ama Guadalupekoari buruzko azterlan edo argitalpenik, bai ordea hurbilketa saio batzuk besteak beste Florentino Portu eta Luis Peña Santiago egileek eskainitako albiste batzuei esker.
María Teresa Elósegui Parrella Artearen Historian lizentziatua eta doktorea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean.
1993an, altzarien eta dekorazio arteen zaharberritzean espezializatutako Escuela Trinel (Madril) eskola sortu eta 2019ra arte zuzendu zuen. Madrilgo Erkidegoko Tasatzaileen Erregistroko kide eta Peritu Judiziala da, eta bilduma publiko zein pribatuetako artelanak katalogatzen eta balioesten lan egiten du esparru horretan.
05 Koadernoa ARMA PLAZA dendan edo gure online dendan eros daiteke (www.armaplaza-denda.eus), 5 €-ko prezioan.
Gure webgunean ere deskarga daiteke, doan, euskarri digitalean www.armaplaza.eus/argitalpenak
Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioan editatu da.