2023ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Itsasoa josten

Hondarribia, 2023ko urriaren 3a

Gipuzkoako Foru Aldundiak, aurten ere, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu, Europako Kontseiluak sustatuta, Europar Batasunarekin lankidetzan.

 

ARMA PLAZA Fundazioak bat egin du, aurten ere, ekimen honekin. Aurtengo gaia “Ondare Bizia” da.

 

Edizio honetan, ARMA PLAZA Fundazioak Hondarribiko saregileen mundua ezagutzea proposatzen du, Done Pedro Itsas Gizonen Kofradian (arrantza portuan) egingo diren bisita gidatu baten eta tailer baten bidez. Jarduera  2023ko azaroaren 4an, larunbata, egingo  da, euskaraz zein gaztelaniaz, eta doakoa izango da.

 

   

 

 

 

Informazio gehiago eta erreserbak: www.armaplaza-bisitak.eus -en

 

Jardueren programazio osoa hemen

 

Aurkezpenaren bideoa: