EZAGUTU ZURE HIRIA 04 koadernoaren aurkezpena

Hondarribian, 2023ko abuztuaren 7a

 

ARMA PLAZA Fundazioak bultzatutako EZAGUTU ZURE HIRIA programaren barruan, 04. Koadernoa argitaratu dugu. Jose Etxenagusia margolaria (Hondarribia 1844 – Erroma 1912). "Ezezagun ospetsua". Egilea: Monserrat Fornells Angelats .

  

Bere belaunaldiko gipuzkoar margolarien artean, zalantzarik gabe Jose Etxenagusia Errazkin (Hondarribia, 1844 – Erroma, 1912) izan zen nazioartean proiekzio handiena izan zuena, ez bakarrik Erroman bizi izan zelako, han irakasle gisa eta galerista gisa jardun baitzuen, baita Espainian, Europan eta Ipar Amerikan aintzatespen eta arrakasta handiak jaso zituelako ere. Erromantizismoa eta XIX. mende amaierako errealismoa uztartzen zituen egilearen pinturak.

 

Etxenagusiak funtsezko rola bete zuen Erromako mundu artistikoan, baina estu lotuta jarraitu zuen bere sorterriarekin, eta tokiko lehiaketetan parte hartu zuen, Hondarribiko Jasokundeko Elizan pintatuz eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiak apaintzeko lanetan esku hartuz.

Montserrat Fornells Angelats lizentziaduna da Artearen Historian Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Doktorea da Artearen Historian Euskal Herriko Unibertsitatean. Museologoa eta arte kritikaria da Florentziako Unibertsitatean (UIA), Italian.

Irakaskuntzan, ikerketan eta erakusketen komisariotza lanetan oinarritzen da bere jarduera profesionala. XIX. eta XX. mende bitarteko margolariei buruzko liburu kopuru handia argitaratu du, eta garai hartako artista gipuzkoar asko atera ditu ahanzturatik haien biografia berreraikiz eta beren artelanen katalogoa osatuz.

  

04 Koadernoa ARMA PLAZA dendan edo gure online dendan eros daiteke (www.armaplaza-denda.eus), 5 €-ko prezioan.

Gure webgunean ere deskarga daiteke, doan,  euskarri digitalean www.armaplaza.eus/argitalpenak

 

Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioan editatu da.