Hondarribia, 2023ko ekainak 14
ARMA PLAZA Fundazioak Mariñel itsasontzaren posterra gaur asteazkena, ekainak 14, Benta Zaharrean aurkeztu du, itsasontziaren oinean.
Fundazioko lehendakariorde Juan Luis Silanesek, SUSTRAIAko kideekin batera, eskerrak eman dizkie kide guztiei proiektu honetan laguntzeagatik, baita Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiari eta Eusko Jaurlaratzari ere (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila)
Luis Ruiz Padron arkitektoaren marrazki bikainen bidez, poster hau egin ahal izan dugu. Bertan, itsasontziaren zati guztiak eta bere nomenklatura ikus ditzakegu, euskaraz zein gaztelaniaz. Xehetasun horietan guztietan funtsezkoa izan da Gregorio Kanpandegiren (Mariñel itsasontziko patroi ohia) eta Inaxio Olaziregiren (Olaziregi ontziolaren jabea, itsasontzien diseinuan eskarmentu handia duena) lankidetza. Koldo Ortegaren laguntza ere izan da.
Aurkezpen honetan, gainera, laster hasiko diren ontziaren mantentze-lanen beharra eta garrantzia gogorarazi da.
Posterra salgai dago ARMA PLAZAN, 5 €-ko prezioan, baita online ere, gure webgunean: www.armaplaza-denda.eus