Hondarribian, 2023ko maiatzaren 11n
Maiatzak 10, azteazkena, aretoa jendez gainezka zegoela, Javier Sagarzazu artista hondarribiarraren lan piktorikoari eta trazuei buruzko erakusketa inauguratu zen ARMA PLAZAn.
Proiektu hau ARMA PLAZA Fundazioak bere kolaboratzaile Javier Sagarzazuri urte hauetan guztietan egin nahi dion omenaldiaren barruan sartzen da.
Gainera, Paisaia eta oroitzapen zatiez osatutako atlasa liburua aurkeztu da, artista honen lanik nabarmenena biltzen duena.
Maiatzaren 14an eta 21ean, igandeetan, Javier Sagarzazu egileak berak erakusketara bisita gidatua egingo du, 11: 30ean.
Erakusketa 2023ko maiatzaren 11tik 28ra bisitatu ahal izango da ARMA PLAZAN (2. solairua), astelehenetik larunbatera 10: 00etatik 19: 00etara eta igandeetan 10: 00etatik 14: 00etara.
Erakusketarako eta bisitetarako sarrera librea.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |