Hondarribia, 2023ko martxoak 2
Hondarribiko Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, antolatutako Memoria Eginez programaren barruan, ARMA PLAZA Fundazioak bisita gidatuak egingo ditu.
Hondarribian gerra zibila markatu zuten gertakariak ezagutzeko bisita. Altxamendu militarretik Bidasoa ibaian zehar izandako ihesaldia arte.
Ibilaldi honetan zehar hiriko Hirigune Historikoa zeharkatuko da, historiako garai hau markatu zuten tokiak nabarmenduz.
Bisitak martxoaren 5ean eta 26an, igandeetan, euskaraz egingo dira eta martxoaren 12an, gaztelaniaz. Ordua 11: 30ean. Bi kasuetan elkargunea Biteri eskolak, Harresilanda kalearen ondoan izango da.
Ez dago plaza mugaturik, baina erreserba esteka honetan egitea gomendatzen da.
Hondarribiko ikasleek ere bisita horiek egiteko aukera izango dute, beren ikastetxeekin antolatu ditugun egunetan.
Ekintza horiek Bakeolak diseinatu ditu historialari talde batekin lankidetzan.