2018. Kortxo-kentzekoak Ingeniaritza, diseinua eta historia

 

Portada hacheros

 

 

Kortxo-kentzekoak: ingeniaritza, diseinua eta historia erakusketaren harira katalogo hau 2018an argitaratu zen, eta erakusketa horretan ikusgai egon ziren José Mari López Lecuonaren bilduma pribatuko pieza batzuk biltzen ditu.

Bilduma, 2001 eta 2018 urteen artean lortutako gutxi gorabehera 3.000 kortxo-kentzekoz osatuta dago. Mundu osoan zehar aurkitutako piezak dira, horien artean aipagarrienak Frantzian, Alemanian, Ingalaterran, Suitzan… egindakoak dira. Baina Hego Amerikan (Argentina, Mexiko…), Asian (Japonia, Malaysia…) eta Australian egindakoak ere badira.

Katalogoa, kortxo-kentzekoaren historia laburki errepasatu ondoren, hainbat kategoriatan egituratzen da: sinpleak, sakelakoak, mekanikoak, palankakoak, figuratiboak, funtzio anitzekoak eta diseinukoak.

Sailkapen honek, pieza batean kontzentratuta dagoen diseinua eta teknologia munduan murgiltzeko aukera ematen digu. Gure familia ingurunean oso modu praktikoan eguneroko erabilera du.

Katalogoaz gain, bildumako kortxo-kentzeko esanguratsuenekin horma-irudi bat egin zen.

Jose Mari López, Hondarribiko argazki eta postal zaharren bildumagile ezaguna eta ARMA PLAZA Fundazioko ohiko laguntzailea da.

 

 

Izenburua: Kortxo-kentxekoa: ingeniaritza, diseinua eta historia

Egilea: José Mari López eta Miren Ayerbe

Argitaratzailea: ARMA PLAZA Fundazioa (Hondarribia, Gipuzkoa)

Urtea: 2018

Hizkuntza: euskara (gaztelaniaz eta frantsesez ere argitaratua)

Orrialde-kopurua: 39

Neurriak: 270 x 110 mm

Formatua: azal biguna

Prezioa: 20 € EROSI

 

Kortxo-kentzeko horma-irudia

Neurriak: 42 cm x 30 cm

Paper-mota: mediaprint 200 gr

Prezioa: 8 € EROSI

 

Lotutako dokumentuak

Katalogoaren orrialde batzuk

Kortxo-kentzeko horma-irudia

Bideoa: https://www.youtube.com/channel/UC4syUCGFPHbSpNEs85p4TzQ/search?query=sacacorchos