Hondarribiko ekosistemaren eta tokiko espezieen transmisioari ekarpen txiki bat egiteko asmoz, 2018an, ARMA PLAZA Fundazioak 3. unitate didaktikoan sartutako Kapen karta-jokoa sortu zen, Hondarribiko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua.
Iñaki Sanz-Azkue biologoak, Eñaut Aiartzaguena ilustratzaileak eta koordinazioaz arduratu den Lore Erriondo EHUko irakasleak egin dute jolas hau.
Jokoa Hondarribiko 6 ekosistemetan banatutako 42 kartak osatzen dute. Ikasteaz gain, kartek arreta eta memoria lantzea ahalbidetzen dute. Jokoak espezie guztietako familiak elkartzera gonbidatzen gaitu, eta, gainera, izen zientifikoa, Hondarribiko euskarazko izena eta euskara batuaren izena ematen dituzte.
Karta-jokoaren azalean QR kode bat dago eta bertan Maialen Lujanbioren bertso bat deskargatzen da.
Kapen karta jokuaz gain horma-irudi bat egin da.
Egileak: Lore Erriondo (koord.); Iñaki Sanz; Eñaut Aiartzaguena
Argitaratzailea: ARMA PLAZA Fundazioa, Hondarribia (Gipuzkoa)
Urtea: 2018
Hizkuntza: euskara
Kapen karta-jokoa
Karta kopurua: 42
Kaxaren neurriak: 18,6 cm x 11,8 cm
Karten neurriak: 10,5 cm x 7 cm
Prezioa: 10€ EROSI
Kapen horma-irudia
Neurriak: 70 cm x 50 cm
Paper-mota: mediaprint 200 gr
Prezioa: 5 € EROSI