2018, uztailak 18 – abuztuak 30
![]() |
|
|
|
José Mari López hondarribiarraren “Kortxo-kentzekoa, ingeniaritza, diseinua eta historia” bildumaren erakusketa aurkezten du ARMA PLAZA Fundazioak, tresna berezi hauek ezagutaraztea du helburu nagusi duelarik. Bere bilduma, gutxi gorabehera 3.000 kortxo-kentzekok osatzen dute, 2001 eta 2018 urteen artean lortu dituenak. Mundu osoan zehar aurkitutako piezak dira, horien artean aipagarrienak Frantzian, Alemanian, Ingalaterran, Suitzan… egindakoak. Baina badira Hego Amerikan (Argentina, Mexiko…), Asian (Japonia, Malaysia…) eta Australian egindakoak ere. ![]() Jende ugari kortxo-kentzeko erakusketaren inaugurazioan
Bere bilduma Espainiako estatuko garrantzitsuenetako bat dela esan genezake, kortxo-kentzeko moten aniztasunagatik eta urte hauetan zehar aurkitutako piezen kopuruagatik. Familiatan sailkatutako 1.000 bat pieza biltzen ditu erakusketa honek. Bildumako kortxo-kentzekoen aniztasunari, kopuru handiari eta kalitateari erreparatuz, zaila eta konplexua izan da horiek hautatzea. Ibilbide atsegin honetan, deigarriak egingo zaizkigu diseinu batzuen sinpletasuna funtzionaltasunera lotuta, mekanismo batzuen konplexutasuna beren estetika delikatuarekin lotuta, pieza batzuen sormena eta orokorrean arreta gutxi jartzen diegun tresna horiei aplikatutako baliabideak. Katalogo honi buruzko informazio gehiago gure Argitalpenak atalean eta gure on line dendan erosi.
José Mari Lópezen bildumako kortxo-kentzekoeetako bat
Erakusketa honek pieza batean kontzentratuta dagoen diseinua eta teknologia munduan murgiltzeko aukera ematen digu, gure familia ingurunean oso modu praktikoan eguneroko erabilera duena eta askotan oharkabean pasatzen dena. Teknikak eta estetikak bat egiten duten mundu honetan, edertasun handiko piezak eskaintzen dizkigute. Erakusketa honek Hondarribian kokatzen den Hiruzta Txakolin upategiaren babesa izan du. Erakusketak iraun zuen bitartean José Mari Lópezek bisita gidatuak egin zituen bertan, kortxo-kentzeko motak, funtzionamendua, ezaugarriak… azalduz. Osagarri gisa, Hiruzta upategira bisita egin zen, kortxo-kentzeko berezi batzuen erabilera eta maneiua erakusteko.
Azkenik, erakusketan bertan jolas bat diseinatu zen. “kortxo-kentzeko faltsua” aurkitu eta emaitza hautestontzi batean utzi behar zen. Ondoren, Hiruztan zozketa bat egin zen txakolin ardo sortaren hiru sarirekin.
Erakusketa honek katalogo bat du euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Ikusi gure dendan Bildumaren kortxo-kentzeko esanguratsuenekin horma-irudi bat egin zen eta kortxo-kentzeko bat baita ere. Ikusi ere gure dendan
Lotutako dokumentuak
Informazio gehiago
ARMA PLAZA, 2. solairua Arma Plaza 9, Hondarribia
Astelehentik igandera: 9:30 - 19:30
|
|
Ez da onartzen
Argazkiak, bideoak edo selfie-ak egitea |
Patineteak, txirrindak edo tamaina handiko objetuak eramatea |
Animaliak sartzea, gida-txakurrak izan ezik |
Jan, edan eta erre |
Eskatzen da
Telefono mugikorrak isilaraztea eta ez erabiltzea |
Adingabeak bakarrik ez uztea |
Ezinduei lehentasuna ematea |
Erakusketan dauden obrak ez ukitzea |
Oharrak
Gela osoan zaintza-kamerak daude |
Ez dago arropazaindegiko kontsigna-zerbitzurik |