2013-2015 Eliza Parrokialeko Kanpaiak Zaharberritzea

2013 - 2015

 

Kanpaien ukitua hondarribiarren paisaia kultural eta soinudunaren zatitzat hartzen da, hirian duen sinbologia indartsuagatik. Gure ondare inmaterial eta ukiezinaren parte da.

 

Campama1

Kanpaiaren jaitsiera 2013ko irailean

 

2013an, kanpai-joleetako bat den José Luis Arbelaiz, kanpai-jole guztien izenean, ARMA PLAZA Fundazioarekin harremanetan jarri zen, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria Eliza Parrokialeko 3 kanpaik zuten konponketa-beharra azaltzeko.

Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren parroquia-eliza hiriko kultura-ondarearen parte den monumentua dela kontuan hartuta, ondare-proiektu hau abiarazi zen.

Proiektu osoak, 1 kanpaia, 2 kanpaia, 3 kanpaia eta 4 kanpaia konpontzea aurreikusten zuen, guztira 44.298 €-ko aurreikuspenarekin (BEZ barne). Aurrekontuan handia zenez, kanpai-joleen eskaera 3. kanpaian ardaztu zen, hondatuena zelako eta premiazko konponketa-prozesua behar zuelako.

 

1. fasea: 2013. urtea

3 eta 4 kanpaien konponketa

 

ARMA PLAZA Fundazioak, crowdfunding (micromezenazgo) proiektu bat jarri zuen martxan, herritarren partaidetzaren bidez finantzaketa lortzen saiatzeko. 200 herritar inguruk parte hartu zuten. Bere ekarpenei Parrokia bera, Arrantzaleen Kofradia, Musika Banda, Hondarribiko Historiaren Lagunen Elkartea, Tabisa, Río Bidasoa Hotela, Jáuregui Hotela, Jaizkibel Hotela, Carlos V Paradorea, Izugarria Taldea, Hiruzta, Laia Jatetxea, Alarde Fundazioa, Gayca, Endanea, EAJ taldea, Mariñel burdindegia, Kutxabank-eko langileak, etab. gehitu zitzaizkien.

Ekimen horri órgano, metal eta perkusio Kontzertua gehitu zitzaion, kanpai-joleekin eta Hondarribiko zein Irungo Udal Bandetako musikariekin batera, 2013ko abenduan Parrokian antolatu zuten kontzertua, dirua biltzeko asmoz. Herritarren erantzuna ezin hobea izan zen eta parroquia-eliza jendez bete zen.

 

17 Concierto recaudación fondos 2013

Kanpaien konponketarako dirua biltzeko kontzertua

 

Hondarribiar, elkarte eta enpresa pribatu askoren parte-hartzeari esker kanpai horiek konponduahal izan zen.

Pandigua edo Picasarri izeneko 3 kanpaia garabi baten bidez jaitsi zen kanpandorretik 2013ko irailaren 26an, eta Luis Romeroren Ezkio-Itsasoko Solda-Berezi tailerrera eraman zuten, konponketa- eta soldadura-lanak egin ziezazkioten.


 

Ekarpen horiek eskertzeko, elizako kanpandorrera bisita gidatuak egiteko programa antolatu zuen ARMA PLAZA Fundazioak, eta hondarribiar askok parte hartu zuten, kanpai-joleen eskutik kanpaien ezaugarriak, ukituak eta esanahiak ezagutzeko.



 

4 kanpaiaren konponketa kanpandorrean bertan egin zen.
Nabarmentzekoa da Alkain enpresaren ekarpena, 4 kanpaiaren konponketa osoa finantzatu baitzuen.

 

 

2. fasea: 2015. urtea

1 eta 2 kanpaien konponketa

 

Kanpaiak konpontzeko proiektuarekin jarraituz, Hondarribiko Udalak, ondare inmaterial hori berreskuratzearen garrantziaz jabetuta, 1 eta 2 kanpaien balioa nabarmentzen lagundu zuen, Trinidad edo Olegario eta La Grande izenekoak hurrenez hurren, proiektu hau garatzea ahalbidetu zuen ekarpen ekonomiko gerrantzitsu baten bidez.

2015eko martxoaren 3an kanpaiak kanpandorretik jaitsi ziren Fraxkueneko Murruan jarritako garabi handi baten bidez, 2.027 kg eta 1.400 kg dituzten kanpaiak jaisteko lan ikusgarria begiratzen zuten bertan bildutako jende ugariren ikusminaren aurrean.

Orduan, kanpaiak Palentziako Saldaña herrian konponduak izan ziren, Campanas Quintana enpresa espezializatuan.

Egindako lanen artean kanpaiak desmuntatu ziren, garbitzeko, doitzeko eta galdaketa gorputzekoak ziren kanpai-etxeak ordezkatzeko, Gabonetik ekarritako bubinga zurezkoengatik. Gainera, hobekuntza hori automatizazioarekin osatu zen, hegaldi ertainean edo kulunkan mugitzeko berariazko motorrekin.

 

 

Kanpaiak konpondu ondoren, Hondarribiara itzuli ziren 2015eko ekainaren 17an, eta Paradoreko terrazan (Karlos V.aren Gazteluan) egon ziren ikusgai, bertatik bertara ikusi nahi zituzten pertsona guztien gozamenerako, haien neurriak, inskripzioak eta jatorrizko kokapenean ikusi ezin ziren xehetasun ugari egiaztatu ahal izateko.

ARMA PLAZA Fundazioak, hiriko ikasleei eta gerturatu ziren hondarribiar ugariei, kanpaiak gertutik ikusi eta hauen inguruko azalpenak jasotzeko aukera eskaini zien.

 

 

campana2

Koldo Ortegaren azalpenak Paradorera kanpaiak ikustera joan zirenei.
2015eko ekainaren 18an kanpaiak kanpandorrera igo zituzten berriro ere.

 


Kanpaien kontzertua

Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokiako kanpai guztiak zaharberritzeko eta haien balioa nabarmentzeko proiektua amaituta, ARMA PLAZA Fundazioak, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, Toques de Campana (Kanpai ukituak) kontzertu bat antolatu zuen. 2015eko uztailaren 31n entzun ahal izan zen hiri osoan, baina elizaren barruan Koldo Ortegaren azalpenekin batera jarraitu ahal izan ziren ukituak.

Kontzertu berezi honen egitaraua bertan klik eginez eskura dezakezu

 

Hondarribiko Kanpandorrea liburuaren argitalpena

Proiektu hau osatzeko, 2015eko abenduan, ARMA PLAZA Fundazioak Koldo Ortega historialariaren Hondarribiko Kanpandorrea (enlace a la tienda) liburua argitaratu zuen.

Argitalpen honek, hiriak historian zehar jasan dituen gorabeheretan kanpandorreak izan zuen garrantzia aztertzen du, baita Erdi Aroan Udaletxearen egoitza bezala izan zuen funtzioa edo 1762an Francisco de Iberok egindako eraikuntza ere. Kanpai berberetan zentratzen da baita ere, bakoitzaren deskribapen eta funtzioekin.

Liburua DVD batek osatzen du, eta bertan, birgaitze proiektu osoa eta 2015eko uztaileko kontzertuan zehar grabatutako kanpai ukituak jasotzen dira.

 

Kanpaiak haizetara astintzen! ekimena

2018ko apirilaren 21ean, larunbata, ARMA PLAZA Fundazioa eta Hondarribiko kanpai-joleak Kanpaiak haizetara astintzen! ekimenera batu ziren.

12: 00etan, Hondarribiko Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren kanpandorreko kanpaiak eskuz jo zituzten. 2018 Kultur Ondarearen Europako Jardunaldieen barruko ekimena izan zen, eta, besteak beste, Euskadiko, Espainiako eta Europako kanpaiak herrialde edo eskualde bakoitzeko antzinateko teknika eta ohiturekin ukitzea lortu nahi izan zen.

Kanpaien eskuzko ukitua UNESCOk Gizateriaren Kultur Ondare Inmaterialtzat har zezan egin zen urrats bat izan zen.

Ekimen hau Hispania Nostra, INTBAU, Campaners d´Albaida eta MitMac-ek sustatu zuten.  Informazio gehiago

 


 

Lotutako dokumentuak:

Bideoa