2015-2016 Parrokia Elizako organoaren konponketa.

Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren

2015 - 2016

 

Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren Parrokia elizako organoa zaharberritzeko proiektua ARMA PLAZA Fundazioa eta Parrokia-elizaren arteko lankidetzari esker gauzatu zen.

ARMA PLAZA Fundazioak bere aurrekontuaren 21.800€ erabili zituen organoa konpontzeko.
Konponketa, jatorrizko soinua berreskuratzeko asmoz, Denis Lacorre organogile frantsesak egin zuen.

 

lagares visita

 

Denis Lacorrek "sekretua" izeneko organoaren atalean lan egin zuen, hodiak dauden tokian. Kaltetuta zegoen sistema elektrikoa aldatu eta hauspoa berritu zuen, larruazal berri bat jarriz.

Lanik garrantzitsuena hodiak garbitu eta zuzentzea izan zen. Organoak 1.000 hodi baino gehiago ditu, hodirik handiena bost metro eta txikiena zentimetro bat neurtzen dutelarik.

Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren parrokiaren egungo organoa, estilo neoklasikokoa, 1959an Azpeitiko "Organistería Española, S.A." etxeak eraiki zuen, aurreko organoko hodi batzuk erabili zituztelarik.

Aurreko organoa, Aquilino Amezuak 1900ean eraikia, desagertutako arkuaren gainean zegoen, iparraldeko nabean. Aquilino Amezuak eraiki zuen organoa kokapen horretan egon zen azken organoa izan zen. 1910 eta 1914 urteen artean elizan aldaketa garrantzitsuak egin ziren, eta horietako bat organoa kokatuta zegoen arkua kentzea izan zen (oraindik koruaren azpian dagoen ezkerreko zutabean arku harren aztarnak ikus daitezke). Une horretatik aurrera, organoa bere egungo kokapenera pasa zen, hau da, korura.

Egungo organoa eraikitzeko, "Organistería Española S.A." enpresak Aquilino Amezuak 1900. urtean eraikitako organoaren hodiak aprobetxatu zituen, horien artean, Aquilino Amezuak XVIII. mendeko organo barrokotik erabilitako hodiak ere zeudelarik.

 

Eliza 1

 

2016ko otsailaren 20an, ARMA PLAZA Fundazioak bi bisita gidatu antolatu zituen. Bisita horietan 60 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten. Denis Lacorrek organoa konpontzeko egindako lanak eta haren funtzionamendua parte-hartzaileei azaldu zizkien.

 

 

 

Hondarribiko Udalak, , Jose Manuel Azkueren omenez eta  organoaren berriketa lanak zirela eta, kontzertu bat antolatu zuen, Loreto Aramendi organo-jotzailearen eskutik, Ximun Sorzabalbere laguntzaile zuela.

 
Loreto Aramendi Donostiako Koruko Santa Mariaren Basilikako Cavaillé Coll organoko organista titularra da, baita hiri bereko Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko irakaslea ere.

Loreto Armandik Wagner, Liszt, Bach, Saint-Saëns eta Fauréren obrak interpretatu zituen, Sorzabalberek, Pasquier eta Bachen lanekin gauza bera egin zuen bitartean.

 

Lotutako dokumentuak: