Aipatutako paradorea zaharberritutako eraikin batean dago. Jatorriz, Gipuzkoan zeuden gazteluetako bat izan zen 1200. urtean, eta Karlos V.aren garaian handitu zuten. XX. mendearen hasieran, Estatuaren jabetzakoa bihurtu zen, eta, denboraren poderioz eta hainbat aldiz zaharberritu ondoren, Paradoreen Sarean sartu zen.
ARMA PLAZA Fundazioak antolatutako bisitetan, Armen patioa, kanpoko terraza eta tapiz-aretoa bisitatzen dira. Bertan, tapizetako batzuk ikus daitezke, eta horien kartoiak Rubens pintoreak egin zituen.