Hasiera / Divulgación del patrimonio / Beca Enrike Lekuona


Enrike Lekuona II. Bekaren irabazleak 2022-2024

Image

ARMA PLAZA Fundazioak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, Hondarribian euskararekin zerikusia duten alderdiak aztertu nahi dituzten ikertzaileentzako Enrike Lekuona II. Bekaren irabazleen izenak jakinarazi ditu.

 

Irakaskuntzan esperientzia zabala duten bi irakasle dira. Letizia Garcia Fernandez eta Aitor Errazkin Vicente Mondragon Unibertsitateko irakasleak dira. Biek esperientzia zabala dute, beste irakasle-ikertzaile batzuekin batera, Hizkuntza Tutoretzan izeneko proiektuan, hiru helburu argi dituenak: ikasleen hizkuntza-portaeren eta jarreren diagnostikoa egitea; euskararen gaineko kontzientzia piztea, gogoeta soziolinguistikoaren bidez, haren erabileran eragiteko, eta ikasle-profil desberdinekin hizkuntza-erronkak lantzeko espazioak identifikatzea eta eskaintzea.

 

Letizia Gartzia Fernandez, donostiarra, Lehen Hezkuntzan graduatua eta Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan Unibertsitate Masterra. Gaur egun irakaslea eta ikertzailea da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Gazteen hizkuntza-eskakizunei buruzko doktore-tesia egiten ari da. Soziolinguistika da bere interes nagusia, eta hainbat argitalpen egin ditu Unibertsitateko ikasleekin egindako ikerketei buruz. Eta Aitor Errazkin Vicente irundarra da, Lehen Hezkuntzan graduatua eta Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan Unibertsitate Masterra duena. Gaur egun irakaslea da Bidasoako AEK euskaltegian.

Proiektu irabazleak Soziolinguistika eskolan: gaztetxoen hizkuntza ohituren mudantzarako gako izenburua du. Bere ikerketa lana Hondarribiko euskara gazteen artean eta gure hiriko eskola eremuan aztertzeari buruzkoa da.