ENRIKE LEKUONA BEKA

 

Hondarribiko Udalak, 2019ko urriaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, «Itsasoa, ondarea eta euskara. Enrike Lekuona ikerketa beka» sortu zuen

ARMA PLAZA Fundazioak, erabaki horren bidez, bere gain hartu du beka horren deialdia.

Bekaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea eta hondarribiar euskaltzale, itsas ingeniari eta ikertzailea omentzea da. Hala ere, Enrike Lekuona omentzeaz gain, bekaren helburua Hondarribiko alderdi kulturalen ezagutza zabaltzea eta ikerketa sustatzea da.

Beka hauen ikerketa esparruak Enrike Lekuonak bere bizitzan landutako honako hauek dira

  1. Itsasoa, arrantza, Itsaso-ondarea eta itsas emakume-gizonen bizimodua.
  2. Euskara.
  3. Euskal cultura eta cultura ondarea

Enrike Lekuona I Beka

ITSASOA
2020-2022
Deialdia itxita

Image

Enrike Lekuona II Beka

EUSKARA
2022-2024
Deialdia itxita

Image

Enrike Lekuona III Beka

ONDAREA
2024-2026
Deialdia irekia

Image

Irabazleak