Guadalupeko Gotorlekua

Guadalupeko gotorlekua Euskal Herriko babeserako eraikin garaikide ederrenetako bat da. Gotorlekua Jaizkibel mendian dago, Guadalupe santutegiaren ondoan.

 

Jaizkibel mendian, Guadalupeko santutegiaren ondoan dagoen gotorleku hau 1887 eta 1900 urteen artean eraiki zen. Behin Hirugarren Gerra Karlista amaituta, Oiartzuneko trintxeradun eremua eraikitzea proiektatu zuten: 8 gotorleku zenbait gailurretan kokatuak, elkarri babesa ematen ziotenak. Proiektu hartatik 3 bakarrik eraiki ziren, Guadalupe Ama Birjinaren Gotorlekua (hiruetan handiena), eta San Markos eta Txoritokieta Gotorlekuak (Errenterian). 

Gudalupeko Gotorlekuaren debekatutako lekuak bisita gidatuak 69 kanoitarako aurreikusitako gotorleku garaikide honen zati handi bat zeharkatzen du. Ibilbide honen bidez lubakia, biltegiak, kuartelak, pabiloiak eta askoz gehiago ikusi ahal izango duzu.

Anima zaitez, aho zabalik utziko zaitu!

 

 

 

Kokapena (PDF)

 

 

Aholkuak

Gotorlekuko bisitarentzat oinetako gogorrak eramatea gomendatzen da (zapatillak edo mendirako botak). Ezin da Gotorlekura sartu sandalia, txankleta edo takoidun oinetakoekin.

Abiapuntua

Bisitentzako irteera-gunea hurrengoa da:

Guadalupeko gotorlekuko sarrera nagusia (aparkalekuaren albo batetatik hurbil dago, informazio panel baten ondoan). Jaizkibel GI-3440 errepidea. GPS koordenatuak: N: 43º 22´ 10.46" W: 1º 49´ 8.95 " .

 

 

Botón R50V