Behin hirugarren Guda Karlista amaituta, Oiartzungo Lubaki-eremua eraikitzea proiektatu zuten, gune nagusienetan ingurunearen babeserako 8 gotorleku eraikitzen, beste hainbat elemetuekin batera. Proiektu hartatik hiru bakarrik gauzatu ziren, Guadalupeko Ama Birjinaren Gotorlekua, guztietan handiena, eta San Marko eta Txoritokieta (Errenteria).
Gaur egun zaintza etxeetan Guadalupe Gotorlekuaren eta Jaizkibel mendiko ondare, geologia eta natura baliabideei buruzko informazio-panelen multzoa dago, sarrera librea eta doakoa izanik, betiere bisita gidatuen ordutegiaren barruan.
Guadalupeko Gotorlekua 1989an erosi zuen Hondarribiko Udalak. 1994an inbentariatutako Kultura-Ondasuntzat jo zuten eta Eusko Jaurlaritzak 2012an, babesa duten ondare-elementuetan sartu zuen, Donejakue bideari lotutako ondasun kalifikatu gisa.
Guadalupe Gotorlekuari buruzko informazio gehiago
Ezagutu Guadalupe Gotorlekua
Guadalupe Gotorlekuaren kudeaketa lanean eta ondarearen hedapenaren inguruan, ARMA PLAZA Fundazioak urte guztian zehar antolatzen ditu bisita gidatuak Guadalupe Gotorlekuan, banakako bisitarientzat nahiz taldeentzat, ikasleentzat edo gotorlekuen adituentzat.
Gaztelaniaz egiten diren bisiten gidaria Juan Antonio Sáez da, historian doktorea eta gotorleku garaikideetan aditua. Ibiblidean zehar fusileriako galeriak, lubanarroak, bide estaliak, patioak, artilleriako kasamatak eta barne komunikaziorako tunelak ikusi ahal izango dira, misterioz eta historiaz salbuetsita ez dauden espazioak direlarik. Bisitaren bukaera Gotorlekuaren gainaldean egingo da, Gotorlekuaren eta eskualdearen ikuspegi panoramiko bikainaz gozatzeko.
Bisita gidatuei buruzko informazio gehiago
Argitalpenak
ARMA PLAZA Fundazioak Guadalupe Gotorlekuaren inguruan bi argitalpen argitaratu ditu Juan Antonio Sáez kolaboratzailearen eskutik.
- Guadalupeko Gotorlekuan bizirik irauteko hiztegia (2017)
- Juan Rocaren argazki bilduma (2016)
Bi argitalpenak esteka bakoitzetik deskargatu daitezke eta ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio Gunean eskuratu edo online gure dendatik.
Hondarribiko Udalak 2015ean Pedro Barrusoren Guadalupeko gotorlekua eta Jaizkibelgo gotorlekuak liburua argitaratu zuen. Gure online dendan eros daiteke edo ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio Gunean.