2014. San Pedro Kalea (1885-1985)

Argazkien erakusketa

2014, uztailak 21 – irailak 1

 

 

  expo san pedro kalea

Hasiera

Lekua

Ordutegia

 


 

 

 

San Pedro kaleko berrurbanizazioa zela eta, ARMA PLAZA Fundazioak Hondarribiaren historia gogoratzeko ekimen kultural bat jarri zuen abian. Ekimen hori San Pedro kaleko eguneroko bizimoduari buruzko argazki zaharren erakusketa bat antolatzean gauzatu zen.

Proiektu hau gauzatzeko, Mikel Jauregi, Floren Portu, José Mari López eta Javier Sagarzazu hondarribiarrek osatutako lantaldea sortu zen. Azken bi horiek beraien argazki eta postal zaharren bilduma pribatu baliotsuaren zati bat ekarri zuten. Lan talde honekin diseinatu zen argazkien erakusketaren egitura, San Pedro kalean bertan eta Itsas Etxeko Auditoriumaren erakusketa aretoan kokatuko zirenak.

 

7Exposicion calle San Pedro 2014San Pedro kaleko erakusketa  

2Exposicion calle San Pedro 2014

Itsas Etxeko erakusketa

                                                

 

Gainera, hondarribiarren inplikazioa eta parte-hartzea bilatzeko helburuarekin, San Pedro kaleko argazkiak biltzeko kanpaina bat abiarazi zen, kale horren bilakaera urbanistikoa, saltokiak, jendea... irudikatuko zituenak. 50 pertsona baino gehiagok argazki pertsonalak utzi zituzten, erretratutako pertsonak identifikatzen lagunduz kasu askotan.

380 argazki inguru bildu ziren. Guztiak formatu digitalean egon ziren ikusgai eta 100 baino gehiago paperezko formatuan ikusteko hautatuak eta erreproduzituak izan ziren. Erakusketak 1885-1985 bitarteko irudiak bildu zituen, non San Pedro kaleko eraikinen hirigintza-bilkaera ikusi daitekeen.

Hondarribia orokorrean eta Portu Auzoa bereziki “sentitzen” duten pertsona guztientzako omenaldia izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik eta laguntzeagatik.

 

Lotutako dokumentuak

Informazio gehiago

 


 

Lekua

Itsas Etxea Auditoriuma/ San Pedro kalea

Matxin de Artsu, 1. Hondarribia

 

Ordutegia

Itsas Etxea Auditoriuma

Astelehenetik larunbatera eta jaiegunak: 10:00 - 19:00 /  Aire zabalean

Igandeak: 10:00 - 14:00

 


 

   Ez da onartzen

 

Fotos no

Argazkiak, bideoak edo selfie-ak egitea

Objetos no

Patineteak, txirrindak edo tamaina handiko objetuak eramatea 

Perros no

Animaliak sartzea, gida-txakurrak izan ezik 

Comer no

Jan, edan eta erre

 

Eskatzen da

 

Fotos no

Telefono mugikorrak isilaraztea eta ez erabiltzea

Objetos no

Adingabeak bakarrik ez uztea

Perros no

Ezinduei lehentasuna ematea

Comer no

Erakusketan dauden obrak ez ukitzea

 

Oharrak

 

Viogilancia

Gela osoan zaintza-kamerak daude
(Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera)

Guardarropa

Ez dago arropazaindegiko kontsigna-zerbitzurik