2017. 125 urte hirigune historikoaren irudietan

Argazkien erakusketa

2017, urriak 24 – azaroak 13

 

  expo san pedro kalea


Hasiera

Lekua

Ordutegia

 


 

 

 

San Pedro (1885-1985) kaleko argazki zaharren erakusketaren arrakasta ikusita, ARMA PLAZA Fundazioak ekimen kultural bat jarri zuen abian 2017an, 1860tik 1985era hirigune historikoaren bizitza gogoratzeko argazki eta postal zaharren erakusketa bat antolatzean zetzana.

Aurkezpena 2017ko urriaren 24an egin zen ARMA PLAZAn. Bertan izan ziren Hondarribiko alkatea eta ARMA PLAZA Fundazioaren lehendakaria den Txomin Sagarzazu eta  argazkiak jaso, eman eta sailkatzeko lana egin zuten kolaboratzaileak, Mikel Jauregi, Javier Sagarzazu, José Mari Lopez, Floren Portu eta Matias Guilló. Metodologia berari jarraitu zitzaion, hondarribiarrei argazki pertsonalak aurkezteko eskatuz.

Bi eremutan banatu zen; ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio Gunearen erakusketa aretoa eta hirigune historikoaren kaleetan, lau eremu zehatzetan: Arma Plaza, Parroki-Eliza, Apezpiku plaza eta Kasino Zaharra.

 

     puntosexpo                                          

Hirigune historikoaren argazki erakusketa kokatzen diren puntu ezberdinak

 

“Ekimen hau 2014ean San Pedro kalean egindakoaren jarraipena izan nahi du” adierazi zuen Txomin Sagarzazuk ekitaldiaren aurkezpenean. “Eskerrak eman nahi dizkiet kolaboratzaileei, gaurkoan erakusketa honetaz gozatzeko egin duten lan bikainagatik. ARMA PLAZA Fundazioaren helburuetako bat ondarea berreskuratzea da eta ekimen hau bete-betean ari da lan horretan. Hondarribiarrek hondarribiarrentzat egindako erakusketa da eta ziur nago arrakasta handia izango duela”

"Duela hiru urte Fundazioko Miren Ayerbek deitu zigun argazki zaharrak berreskuratzeko proiektu batean parte hartzeko eta hemen gaude orain. Bizitza, merkataritza (bernekoa eta kanpokoa), jaiak, jolasak, bitxikeriak, garraioa, hotelak, gastronomia, lanbideak, etab islatzen dituzten argazkiak bildu ditugu. Herritarren laguntza bikaina izan da eta orain denok gozatzeko unea da”, adierazi zuen Mikel Jauregik ekitaldian.

Javier Sagarzazuk azpimarratu zuenez, “ARMA PLAZAn pertsona eta familien 83 irudi ditugu, irudi digital asko ikusteko aukeraz gain. Plazan bertan, Parrokiaren inguruan, Apezpikuaren plazan eta Kasino Zaharreko lorategieetan argazkiak ere badaude”.

 

sagaezazuexpo

Javier Sagarzazu Kasino Zaharraren inguruan jarritako argazkiak azaltzen

 

Lanaren tamaina ikusita, hitzaldia eta erakusketara bisita gidatua antolatu ziren, proiektuaren benetako egileen gidaritzapean.

Barne erakusketak iraun duen hiru asteetan, 747 pertsonek bisitatu zuten eta horiei kanpoko paneletako argazkiak ikusi dituzten pertsonak gehitu behar zaizkio.

Kalean ikusgai zeuden argazkiak abenduaren 11 arte mantendu ziren. Argazki pertsonalak ekartzen lagundu zutenek, hedapen mugatuko liburu bat jaso zuten argazkien erreprodukzioarekin.

 

Lotutako dokumentuak

 

 


Lekua

ARMA PLAZA / Hirigune Historikoa

Plaza de Armas 9, Hondarribia

 

Ordutegia

ARMA PLAZA / Aire zabalean

Astelehentik larubatera eta jaiegunak: 10:00  - 19:00 /  Aire zabalean

Igandeak: 10:00 - 14:00


 

 

 Ez da onartzen

 

Fotos no

Argazkiak, bideoak edo selfie-ak egitea

Objetos no

Patineteak, txirrindak edo tamaina handiko objetuak eramatea 

Perros no

Animaliak sartzea, gida-txakurrak izan ezik 

Comer no

Jan, edan eta erre

 

Eskatzen da

 

Fotos no

Telefono mugikorrak isilaraztea eta ez erabiltzea

Objetos no

Adingabeak bakarrik ez uztea

Perros no

Ezinduei lehentasuna ematea

Comer no

Erakusketan dauden obrak ez ukitzea

 

Oharrak

 

Viogilancia

Gela osoan zaintza-kamerak daude
(Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera)

Guardarropa

Ez dago arropazaindegiko kontsigna-zerbitzurik